
Antolakuntzari dagokionez, ZABALDIko maila gorenean Batzar Nagusia dago, urtean behin jardueraren ildo nagusiak eta lan plangintzak zehazteko elkartzen dena. Honetaz gain, hilabetez hilabete biltzen den Koordinazio Batzordean ZABALDIko talde guztiek bat egiten dute.
Lan batzorde batzuk ere eratu dira, beren jardun eremuan guztiz autonomoak direnak:
- Trebakuntza: ZABALDIko talde eta kanpoko kolektiboetako kideentzat: oinarrizko _trebakuntza, hezitzaileentzako trebakuntza, bilerak gidatzeko tailerrak, etab.
- Euskara: batzorde honek ZABALDIn (eta Iruñeko Alde Zaharrean) euskararen _normalizazioa ahalbidetzea du helburu, hitzaldiak, tailerrak, erakusketak, bisita _gidatuak eta abarrekoak gure hizkuntzan eginez.
- Dokumentazio zentroa: ZABALDIko eta kanpoko taldeek bertako liburu sorta, _aldizkariak, argitalpen berezituak, txostenak, etab. eskura izan ditzaten.
- Kulturen artekoa: gure gizarteko kulturek ZABALDIn isla izatea du helburu, _erakusketa, bideo, musika ekitaldi, ipuin kontaketa eta abarren bidez.
Aurreko guztiez gain, ZABALDIko taldeek eta lehen aipatutako kolektibo eta plataformek lokalak beren erara erabiltzen dituzte eta bertan bilerak, batzarrak, mintegiak, ikastaroak, erakusketak, bideoak, festak eta bestelakoak egiten dituzte.
Bestalde, ZABALDIk hainbat diru iturri ditu: taldeen
kolaborazioak, kideen kuotak (ehun kide baino gehiago ditugu, baina gehiago
behar ditugu!) autofinantzaketa jarduerak eta kanpotik jasotako dirulaguntzak.
Zentroak berak sortzen dituen diru sarrerak (taldeen kolaborazioak + kideen
kuotak + autofinantzaketa) guztiaren % 70 75 izaten da, eta honek erakundeekiko
independentzia maila handia eskaintzen digu. Independentzia ekonomikoa ZABALDIren
funtsezko helburua da.