ZABALDI-Elkartasunaren Etxea zentro soziala da. 1997an sortua, nazioarteko elkartasun eta lankidetzaren alorrean aritzen diren hainbat Gobernuz Kanpoko Erakundek eta taldek bultzatu zuten, euren jarduerak elkarrekin burutzeko asmoz.

ZABALDI gaur egun talde hauek osatzen dute:
-ANARASD, Sahararekin elkartasuna bultzatzen duen nafar elkartea.
-RCADE, kanpo zorra deuseztearen aldeko hiritar sarea.
- EMAKUME INTERNAZIONALISTAK, talde feminista internazionalista.
- IXIM, Chiapasekin elkartasun taldea.
- KOMITE INTERNAZIONALISTAK, nazioarteko elkartasun taldea.
- MUGARIK GABE, lankidetza eta elkartasuneko GKEa.
- AZOKA, bidezko merkataritzaren aldeko taldea.
- SOS-ARRAZAKERIA, arrazakeriaren aurkako elkartasun taldea.
- ALDEA, lankidetza eta elkartasuneko GKEa.
ZABALDIko taldeez gain gure gunea BESTE TALDE ETA PLATAFORMA BATZUEK darabilte: Gerren Aurkako Batzordea, Hemen eta Munduan, Paperak eta Eskubideak DENONTZAT, etab.; eta ETORKINEN KOLEKTIBOAK: Nafarroako Kamerundarren Elkartea eta Lagunak eta Arabiar-Berbere Kontseilua,...