Euskara
  • ...

    HASIERA

    Euskal internazionalista bat Kurdistanen atxilotua

    AZKEN ORDUA: Eduardo Izarzugaza, Otxandioko internazionalista, Turkiatik deportatua izan da, nahiz eta poliziak ez du beraren kontra inolako kargurik aurkeztu.

    Kurdistanera etorritako Euskal Herriko delegazio internazionalistak, gure kide Eduardo Izarzugazaren atxiloketa salatu nahi dugu TEM, turkiar polizia antiterroristaren aldetik.

    Delegazioa Kurdistanen aurkitzen gara Newrozera, kurduen festa nazionalera, gonbidatuak. Aurten, festa garrantzitsu hau, Erdoganek konstituzioaren erreforma autoritario bat onartu nahi duen erreferendumetik hiru aste falta direnean ospatu da. Erreferendum hori bertan behera geratzeko gakoa kurduen botuak izango dira. Hau dela eta, Turkiako kanpoko nahiz barneko tentsioa areagotuz doa egunero.

    Lice bisitatzea izan da gure asmoa, herri honek jasan duen jazarpena historikoa izan da. 90. hamarkandan ejerzitu turkiarraren errepresio eta biolentzia bortitza jaso zuen herri kurduetako bat da. Orain dela gutxi, DBPek gobernatzen zituen hiri eta barruti batzuek deklaratutako autonomiari erantzunez, munizipalitateak bahitu eta kurduen aldeko mugimenduko pertsona andana atxilotu ditu Erdoganen gobernuak. Guzti hau gutxi izango ez balitz, azken 15 egunetan hiria 10.000 militarrengatik setiatua egon da, mugimendu kurduak pairatzen duen errepresio krudelaren barruan.

    Egoera hau ikusita kurdistanera etorritako euskal delegazioa, gure kidearen atxiloketa arbitrarioa salatu nahi dugu eta bere askatasuna eskatzen dugu. Era berean, gure babesa eta elkartasuna adierazi nahi diogu herri kurduaren borrokari eta azken urteetan emandako gertaeren arduraduna estatu turkiarraren politika antidemokratiko eta kolonialista dela azpimarratu nahi dugu. Hainbat dira kartzeletan aurkitzen diren militante kurduak, non beraien oinarrizko eskubideak zapaltzen dituzten.

    Ezinbestekoa da kontutan hartzea Turkia larrialdi egoeran dagoela eta gure laguna kalean edo hegazkin batean etxerako bidean egon arte ezin garela erlaxatu.

    Eduardo Askatu!

    Gora Herri Kurduen Borroka!

    Biji Kurdistan!

    FaLang translation system by Faboba