Euskara
  • ...
    • Hasiera

    U13 BILBO MANIFESTAZIOA

    Urtero bezala Bilboko kaleak hartuko ditugu, euskal presoek jasaten dituzten eskubideen urraketa eta salbuespen legedia bukatu behar dela aldarrikatzeko. Horregatik, Zabalditik Bilbora joateko autobusa aterako dugu urtarrilaren 13an.

    Atzo, zapatisten altxamenduaren 30. urteurrena ospatu zen, eta, nola ez, iraultzaren alde topa egiteko elkartu ginen Zabaldin, 1994ko urte berri hartan, mundu osoa "nahikoa da!" oihu batek harrituta esnatu baitzen. Oihu horren oihartzuna egunekin anplifikatzen zen, eta haranak, mendiak eta ozeanoak zeharkatu zituen planetako azken txokora iritsi arte. Indigena talde...

    AHTaren lanek, Next generation funtsekin erreskatatuak, lurra suntsitzen jarraitzen dute eta zaintzaren moduko behar sozialak asetzeko ezinbestekoak diren baliabideak xahutzen. Elkar zaintzen dugu soilik lurra zaintzen badugu. Lurraren zaintza eta zaintzarako eskubide kolektiboa defenda ditzagun! Bizitza erdigunera ekarri, ez porlana!
    Urtarrilak 20: Manifestazioa. Erreserbatu data zure agendan! Zabaldu!

    Herri Denda

    Aurten HERRI DENDA Zabaldin izango da.

    Opari desberdinak lortzeko aukera paregabea. Gabonetan hurbildu Zabaldira!

    Kalea: Nabarreria 25

    Abenduaren 19tik urtarrilaren 5era arte. 17:00-21:00 Arratsaldez 18,19,20,21,22,23,24,26,27,28,29,2,3,4,5

    Goizez: 10:00-14:00, 23 eta 24 egunetan.

    FaLang translation system by Faboba