Euskara
  • ...

    HASIERA

    30 urteko erresistentzia

    Urtarrilak 1, zapatisten altxamenduaren 30. urteurrena ospatu zen, eta, nola ez, iraultzaren alde topa egiteko elkartu ginen Zabaldin, 1994ko urte berri hartan, mundu osoa "nahikoa da!" oihu batek harrituta esnatu baitzen. Oihu horren oihartzuna egunekin anplifikatzen zen, eta haranak, mendiak eta ozeanoak zeharkatu zituen planetako azken txokora iritsi arte. Indigena talde baten ahotsa zen, beldurra galdu eta Mexikoko hegoaldeko mendilerro batetik jendarteari mezu bat helarazteko armetan altxatu zirenak.

    “En cualquier lugar del mundo, en cualquier tiempo, un hombre o una mujer cualquiera se rebela y termina por romper con la ropa que el conformismo le ha tejido y que el cinismo le ha coloreado de gris. Un hombre o una mujer cualquiera, de cualquier color y en una lengua cualquiera, dice y se dice: ‘¡Ya basta!’”. EZLN

    Zorionak EZLN! Beste 30 urteko erresistentziagatik, Iruñetik errebeldia eta besarkada burkideak!

    FaLang translation system by Faboba