"GENERO PERSPEKTIBA GARAPENERAKO KOOPERAZIOAN I" IKASTAROA E-posta
09/10/28, 11:13-etan

trip09nov1.jpg

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

NOIZ
Azaroaren 9 tik 19 ra, astelehenetik ostiralera eta astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 20:00etara

LEKUA
Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Gela 02.

AURKEZPENA
Emakumeek Garapen arloan ezinbesteko papera badute ere, duela gutxi arte ezezaguna izan da beraien komunitate, lurralde eta zonaldetan izan duten ekarpena. Honen ondorio bezala, emakumeak onuradun pasibotzat hartuak izan dira garapen proiektuen planifikatzaileengatik. Ez zen inola ere emakumeen funtzio Aktibo Ekoizlea aintzat hartzen, eta ez ziren garapenerako planifikazioetan Era Zehatzez  barneratuak izaten.

Garapen ajente ezberdinetatik egindako esfortzuek, desabantaila egoera hau EZ  zuzentzeaz gain, egoera okerragotu egin dute, zenbaitetan.

Emakumeok Nazioarteko Kooperazioan presentzi aktiboa izan dezagun, genero ikuspegia barne duen formakuntzan lanean jarraitzea ezinbestekoa dela uste dugu Mugarik Gabetik.

Honela, partehartzera gonbidatu nahi zaitugun deialdi berri baten aurrean aurkitzen gara.

EGITARAGUA
Azaroak 9: Genero Perspektibari buruzko Analisia: Sexo Genero Sistema. Matilde Cuesta, Mugarik Gabe Nafarroa
Azaroak 10: Hirugarren Munduko herrialdeen garapenerako kooperazioaren aurkezpena. Carmelo Garía. IEPALA
Azaroak 11: Generoa Garapenean: eta Genero plangintzaren ezaugarriak. Amaia del Rió, HEGOA
Azaroak 12: Genero perspektibarekin plangintza egiteko tresnak. Kasu praktikoa. Amaia del Río, HEGOA.
Azaroak 13: Feminicidio. Mugarik Gabe –ko Emakume taldea.
Azaroak 16: Pobreziaren Emakumetzea Blanca Fernández, NUP
Azaroak 17: Emakume etorkinak: hausnarketa batzuk feminismo ikuspuntutik. Begoña Zabala. Emakume Inernazionalistak.
Azaroak 18: Genero Bazterkeriari buruzko Proposamen eta Erantzunak. Begoña Zabala,  Emakume Internazionalistak
Azaroak 19: Ikastaroa gure praktikan lurreratzen. Bibliografía banaketa eta ebaluazioa. Matilde Cuesta, Mugarik Gabe Nafarroa

Baliozkotzapena: Libreko Kreditu moduan baliozkotzapena eskatuta

IZENEMATEAK. Urriaren 19tik Azaroaren 6ra Mugarik Gabeko egoitzan: Zapateria Kalea 31, 1. 31OO1 Iruñea. Tfnoa: 948-210822. Posta elektronikoa: E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.
 

 
CHARLA DE TXIAPAS EN ZABALDI E-posta
09/10/01, 21:00-etan

ZABALDIN ASTE HONETAN...

HITZALDIA TXIAPASETIK EMAKUMEAK MUGIMENDUAN.SAREAK EGITEN

presentacic3b3n31.jpg

 
ANARASDek LEKUNBERRIKO SENTSIBILIZAZIO-ASTEAREN PARTE HARTUKO DU. E-posta
09/10/01, 12:45-etan

Urriaren 26tik azaroaren 1a arte, Plazaolako Turismo Bulegoan(Lekunberri), "Sahara: gatazka bizia ahaztuta" argazki-erakusketa ikusgai izanen da.

Egun horretan bertan, 18.00etan, "Tebraa. Emakume sahararren erretratuak" pelikula emango dute.


28an, 18.00etan, "El poblet olbidat" pelikula emango dute. Proiekzioaren ondoan, eztabaida eta hitzaldia, saharar herriaren historiari buruzkoa.

 

 
Txiapasetik, "Emakumeak mugimenduan. Sareak egiten" hitzaldia. E-posta
09/10/01, 11:03-etan

Urriaren 7an, asteazkena, arratsaldeko 19:30etan Zabaldiko hitzaldi-aretoan, eta Ekologistak Martxan taldearekin lankidetzarekin, Txiapasetik, Sandra Lorea gurekin izanen dugu. "Yachilantzetik" emakumeendako komunitate-etxearen sortzailetako bat.
Bera, Txiapasen zer ari den gertatzen eta hango emakume-taldeetako lanaren berri emango digu.

Honako alorretan prestakuntza eta esperientzia handikoa da: giza eskubideak, komunikazio asertiboa, bortizkeriaren aurre hartzea, sexualitate eta ugaltze osasuna. Emakume indigenekin zein mestizoekin egiten du lan, mendian eta hirian, eta abar.
 

 
diseņo m81