Hasiera arrow Albisteak
Albisteak
GONMENDATUKO LIBURUAK E-posta
10/09/02, 10:51-etan

ZABALDIREN DOKUMENTAZIO-ZENTROA

libros.gifAurten, Zabaldiko dokumentazio zentroak, feminismoaren inguruko liburu oso interesgarriak erosi ditu. Hauek, oraindik bilerarik gabeko eta egin behar gutxi dugun denbora betetzen lagunduko digute baita bero itogarriak edo aseezina den euriak geldi eta abstinentzia egoeran egotera behartzen gituen iraileko arratsalde aspergarriak dibertigarri egiten ere.

        Jarraian dituzuen liburuak Zabaldin har ditzakezue. Eta berri gehiago edota zaharkitasunak kontsultatzeko, Zabaldiko web orrian sar zaitezkete, bertan, ezkerreko aldean, “Dokumentazioa” jartzen duen tokian duzue dena. Ibilbidea, gaika edo egileen bidez, erraza da jarraitzeko.

        Gomendioren bat Zabaldin ez dugun liburu batena izan daiteke, baina interesagarria delakoan aipatzen dugu. Elaberria alde batera utzi dugu. Eta ez bakarrik teoriaren eta kontzeptuen moemtu gogor batean gaudelako, baita gure liburutegian ia elaberririk ez dugulako ere. Gai hauek beraz, tabernan, bazkalondoan, tertulietan... komentatuko ditugu.
 

Gehiago irakurri...
 
VERANO EN ZABALDI E-posta
10/07/27, 12:00-etan

Durante este verano Zabaldi

permanecerá cerrado del 15 de Julio al 23

de Agosto.


A partir del  23 de Agosto se abrirá en

horario de mañana de 8 a 15.00h

 
UDALTZAINEK EGINDAKO ETORKIN BATEN ATXILOKETAREN SALAKETA E-posta
10/06/09, 11:30-etan

SOS RACISMO NAFARROA

img_6133.jpgGaur, berriz ere, etorkin baten aurka berriki eman den polizi gehiegikeri eta
tratu txar kasu baten berri emateko deitu zaituztegu. Oraingoan, Iruñeako
Udaltzaingoaz ari gara. Ez da kasurik larrienetarikoa, kasu bat gehiago besterik
ez da, 2009ko edota 2006ko txostenetan biltzen diren kasuen antzekoa. Baina
ezberdintasun bat egon badago. Salatutako gertakaria polizi etxeko kamarek
grabatu zuten eta irudiak gure eskuetara iritsi dira. Irudien larritasuna dela eta,
publikoak egitea premiazkoa iruditu zaigu.

  hemen duzue grabaketa y prentsaurreko textua.

Gainera dossierra

Gehiago irakurri...
 
OAXACAREN ALDEKO KONZENTRAZIOAREN KRONIKA E-posta
10/06/08, 20:00-etan

ADHERENTES A LA SEXTA DE IRUÑEA

Esta tarde ha tenido lugar en la Plaza del Castillo la concentración para pedir garantías de seguridad a la nueva caravana humanitaria internacional que se dirige en estos momentos a la comunidad de San Juan Coppala. Aquí tenéis el comunicado que se ha leído en la misma.

img_6103.jpg



















 

 

 

 


 

Gehiago irakurri...
 
ISRALEK EGINDAKO ERASOAREN KONTRAKO MANIFESTAZIOA E-posta
10/06/01, 19:30-etan

GERREN AURKAKO IRUÑEKO TALDEAK

GERRA KRIMEN BERRIA:
ISRAELEN ZIGORGABETASUNAREKIN BUKA DEZAGUN

Israelgo estatuak maiatzaren 31ko egunsentian egindako azken gerra krimenaren aurrean, Gerren aurkako Iruñeko taldeak plataformak gaur 19:30ean Gobernuaren delegazioaren aurrean (Merindadeeen plaza) egingo den elkarretaratzera dei egiten du.

Maiatzaren 31ko egunsentian Israelgo zenbait gerraontzik, hainbat helikoptero militarren babespean, Giza Eskubideekin arlo desberdinetatik lotuta dauden zibilen flotako zenbait ontzi metrailatu dituzte. Flotaren helburua Gazari ezarritako setioa hautsi eta giza laguntza eramatea zen. Gazako Zerrendako biztanleak “okupatutako biztanleria” direla aitortzen du nazioarteko legediak; %80 errefuxiatuak dira eta vístanle guztiak setio bidegabea eta legez aurkakoa jasaten ari dira. Nazioarteko Zuzenbideak gerra krimentzat jotzen du erasoa, nazioarteko uretan gertatu delako. Gainera, Ehud Barak Israelgo defentsa ministroak zuzenean agindu du, eta horrek ‘estatu krimen’ bilakatzen du egindakoa. Askatasunaren aldeko Flota erakunde hauek antolatzen dute: Turkiako IHH (Insani Yardim Vakfi) giza fundazioak, Gazako Setioarekin Bukatzeko Europako Kanpainak (ECESG), Greziako kanpainak, ‘Gazarako itsasontzia’ kanpaina suediarrak eta Free Gaza Movement erakundeak. Israelgo indar armatuek Gazari ezarritako itsas setioa hausten saiatzeko orain arte egin den koordinatutako ekintza handiena da.

Gaur arte nazioarteko uretan ibili den espedizioan hirurogei nazionalitate desberdineko 750 pertsona inguru doaz. Haien artean kazetariak, parlamentariak eta ekintzaileak -baita estatu espainiarreko hiru kide ere- daude. Ekimen honetan parte hartzen duten ehunka ekintzaileekin batera, ontziek 10.000 tona material daramate: hornigai medikuak, eraikuntzarako eta hezkuntzarako materialak, ezinduentzako bostehun ibilgailu elektriko eta aurrefabrikatutako ehun etxe 2009ko “Berun Urtua” operazioan Israelen erasoaldien erruz etxea galdu zuten familientzat.

Bukatzeko, bihar asteartea arratsaldeko 7:30ean Iruñeko Gazteluko Plazatik abiatuko den manifestaziora joateko dei egiten dugu. Palestinaren Okupazioaren aurkako Sare Solidarioak beste ekimen batzuk antolatu ditu Estatu espainiarreko hainbat hiri eta herritan, eta hemengoak elkartasunerako eta elkarlanerako testuinguru horretan ere kokatzen dira.

Zatoz eta Israelgo estatuarentzat erantzukizunak eta zigorrak eskatu!

Iruñean, 2010eko maiatzaren 31n

GERREN AURKAKO IRUÑEKO TALDEAK – PALESTINA ELKARTASUNA EKIMENA
Palestinaren Okupazioaren aurkako Sare Solidarioarekin koordinatua
 
<< Hasi < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 1 - 5 Guztira: 55
diseņo m81