|
Hizkuntza asko desagertzear dauden momentu honetan,
globalizazio basatia bizi den mundu honetan, guk euskara maitatu eta
erabiltzeko apostua egiten dugu, baita Zabaldin euskaraz bizitzeko apostua ere.
Makro-azpiegiturak sortzen duten deslokalizazio ero hau geldiarazi nahi dugu
euskara tresna hartuta, euskara baita dugun tresna lokal eta indartsueneratiko
bat. Su eta gar ariko gara lanean euskararen alde. Zabaldiko sutik ateratzen
diren txinpartak bezalaxe, beroa emango dugu eta zarata ere sortuko dugu.
|