Hasiera arrow Albisteak arrow Elkartasunaren hamabostaldia. "Krisiaren aurrean ikuspegi feminista bat"
Elkartasunaren hamabostaldia. "Krisiaren aurrean ikuspegi feminista bat" E-posta
09/10/23, 09:54-etan

imag0267.jpg

 

Asteazkenean, urriaren 21ean, Sandra Ezquerra gurekin egon zen. Bartzelonako Giza Mugimenduei buruzko ikerketa zentroaren kidea da, eta bere esanetan, batik bat, aktibista feminista. Berak emandako hitzaldian oroitarazi zigun oraingo krisi sistemikoari genero ikuspuntutik abiatuta ekin behar diogula. 60 lagun inguru hurbildu ziren Zabaldira, eta ordu bat baino gehiagoko eztabaida bizia piztu zen.


Sandra Ezquerraren iritziz, nahiz eta krisiaren lehenengo hilabeteetan, komunikabideek krisiak gizonengan zituen eraginak nabarmendu, estatistiken irakurketa kritikoa eta lan merkatuan sortutako dinamiken azterketa kritikoa eginez gero, emakumeek, berriro ere, prekarietate eta berariazko explotazioa pairatzen dugula antzematen da. Lan reproduktiboen arduradunak izaten jarraitzen dugu, eta gainera, lan sustapeneko politika publikoetan emakumeak betiko ahaztu egiten dituzte.

Emakumeok, izatez, zaindaritzat hartzen gaituzte, eta honek, lan merkatuan bigarren mailako presentzia izatea justifikatzen du. Emakumeon presentziak lan merkatuan ezaugarri hauek ditu: behin-behineko eta ihardunaldi partzialen kontratu tasa altua, soldaten diskriminazioa, lan merkatuaren segregazio bertikala zein horizontala, eta hainbat eta hainbat desabantaila, emakumeok pairatzen ditugunak, gizonekin alderatuta.


Sandraren iritziz, aldaketa egiteko proposamenak, bi dinamika hartu behar ditu kontuan: alde batetik, ugalketa eta zaintza lanak guztiok gure gain hartu behar dugu, eta erantzunkizun kolektiboa izan behar dute. Hau ahalbideratzeko, gaur egun, inoiz baino beharrezkoagoa da sistema aldatzea, irabazi ekonomiko eta esplotazioan oinarritzen den sitema aldatzea, hain zuzen ere Eta sistema berri bat sortzea, elkartasun eta pertsonen ongizatean oinarritua. Hau da, sistemaren aldaketa, non zaintza lanen gizarteratzeak sitemaren jarduera marginal baten gizarteratzeak ez duen ekarri behar, halaaber,  zaintza lanak sistemaren izateko arrazola izan behar dira. Honen guztiagatik, gaur egun, premiazkoa da borroka egiten eta lan egiten jarraitzea, proiektu sozial eta politiko berria sortzeko, kapitalismoaren aurkakoa izateaz gain, sistema patriarkalaren aurkakoa ere izaten lortzeko 

 

 
diseņo m81