Hasiera arrow Dokumentazio-zentroa
Dokumentazio-zentroa E-posta

acceso al centro de documentación

Liburutegia horixe izan beharko litzateke, Zabaldiko nire txokorik kutunena, nire jakin-mina asetzeko txokoa. Gure liburutegiak  liburu asko ditu, 700 baino gehiago, eta hainbat txosten, urtekari, gida didaktiko eta aldizkari, osotara, 921 ale. Zenbaki hau, gainera, astez aste handituz doa, eskuratzen ditugun liburu eta aldizkari berriekin.
Gainera, hamaika bideo-zinta eta DVD-ak baditugu. Dena zure eskura! Nahi baduzu, hurbil zaitezke, ikusi, kuxkuxeatu, zerrenda orokor bat kontsultatu (beti eguneratua), baita lantzen diren gai zehatzagoen zerrenda kontsultatu ere, interesatzen zaizuna aukeratu eta etxera eraman; zuk zeuk bakarrik liburua irakurtzen gozatzeko edo zure lagunekin pelikula bat ikusten eta eztabaidatzen gozatzeko.
Interneten bidez egitea nahiago baduzu, “zure” liburutegiaren fondoa kuxkuxeatzen tarte ederra eman dezakezu. www.zabaldi.org web orrian sartzean, eta “GAZTELANIAZ” sakatzen baduzu, Zabaldiko edukin osoa ikusiko duzu. “Centro de documentación” sakatu eta … dagoeneko liburutegian izango zara. Orduan ditugun liburu guztiak ikus ditzakezu (“bilatu” sakatu behar duzu), edo interesatzen zaizun gai bati buruzko liburuak bilatu (gaiak orrian bertan agertzen dira, gaia laukian idatzi eta “bilatu” sakatu). Gai honi buruzko liburu guztiak agertuko dira. Liburu zehatz bat bilatzen baduzu, gauza bera egin eta liburuaren aipamena ikusiko duzu.
DVD-ak oraindik ez daude programan sartuta, baina hemendik gutxira eskura izango dituzue. Bitartean, liburuekin trebatu eta irakurtzen ongi pasatzeko, ekonomizatzeko eta liburua sozializatzeko anima zaitez. Baietz errepikatuko duzula!

 acceso al centro de documentación

 
diseņo m81