|
noticias
|
|
10/02/16, 18:50-etan |
|
EMAKUME INTERNAZIONALISTAK
Atzo, otsailaren 15ean, "Feministok laikotasunaren alde" izenburupean hitzaldia eman zuen Bizkaiko Emakumeen Asanbladako kide den Ana Perezek. Hitzaldi hau, Emakume Internazionalistak taldeak hilabetean behin Zabaldiko txoko feministan antolatzen dituen "Gogoeta Feministak" saioen barruan dago.
Hitzaldia euskaraz izan zen eta 20 lagun inguru bertaratu ziren. Kaleko giroa hotza izan arren, bertaratu zirenak goxo-goxo izan ziren emailearen hitzak entzuten.
Bizkaiko Emakumeen Asanbladako Ana Perezek, bere aurkezpena bi zatitan banatu zuen. Lehenengoan, Bizkaian laikotasunaren alde egin dituzten kanpainen eta ekintzen berri eman zigun: elizen zigilatzea, apostasia kanpaina, laikotasunaren aldeko trena... Ekintza huetan guztietan jendartearen zati baten sostengua badela ikusi ahal izan zuten.
Aurkezpenaren bigarren zatian, honakoa defendatu zuen: laikotasunaren aldeko auzia borroka feministaren barruan txertatzeko beharra. Hau da, feminismoaren laikotasun beharrezkoaz eta honek dakartzan ondorioez mintzatu zen.
|
|
|
zabaldi
|
|
10/02/11, 14:03-etan |
|
ZABALDI
Eta beste behin ere heldu dira inauteriak alde zaharreko karriketara. Eta betiko legez, Zabaldi auzoko ospakizunetan izanen da buru belarri sartuta, besteak beste, mugimendu sozialak festari egiten dion ekarpena erakutsiz.
Aurtengo gaia honakoa da: “Emakume heroiak”. Nabarreriako gure espaziotik, eman diezaiegun merezi duten tokia inguratzen gaituzten eta munduko txoko guztietan dauden emakume heroi izengabekoei:
“Shangayko lesbiana; Maradyko nekazaria; Nairobiko feminista; Argeleko eskultorea; Yeseríaseko presoa; Granadako prostituta; Nakuruko gaztea; Tehuantepeceko gerrilaria; Caracaseko langabetua; Porto Alegreko transexuala; okupa de Iruñeko okupa; Bonneko beltza; Tijuanako zerbitzaria; Bangkokeko makiladora; Kabauleko idazlea; Caliko indigena; Beiruteko etxeko andrea; Guatemalako alarguna...”
("Las mujeres mueven el mundo" liburutik)
|
|
|
noticias
|
|
10/01/27, 20:15-etan |
|
NAFARROAKO SOS ARRAZAKERIAK
NAFARROAKO SOS ARRAZAKERIAK antolatutako herri ijitoaren inguruko jardunaldietan, atzokoan "JEKH KHAM JEKH SEL /Eguzki bat nazio bat" dokumentalaren proiekzioa eduki genuen Zabaldiko Kalaska espazioan.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
noticias
|
|
10/01/26, 12:29-etan |
|
SOS RACISMO ARRAZAKERIA NAFARROA
Urtarrilaren 25ean, astelehenean, Nafarroako SOS Arrazakeriak antolatutako Herri Ijitoaren inguruko Jardunaldien barnean"Feminismoa herri ijitoan" hitzaldia eduki genuen Manuela Fernandezen eskutik (Bartzelonako Drom Kotar Mestipen emakume ijitoen elkarteko kidea). Manuelak, Rroma herriaren historia eta kulturara hurbiltzeko gakoak helarazi zizkigun alde batetik, eta bestetik, emakume ijitoek bultzatzen ari duten mugimendu feministaren inguruan hitz egin zigun.
|
|
|
<< Hasi < Aurrekoa 1 2 3 4 Hurrengoa > Azkena >>
|
| Emaitzak 19 - 22 Guztira: 22 |