Euskara
  • ...
    • Hasiera
    • Berriak
    • “Producciones y Milagros Agrupación Feminista” elkartearen hitzaldi-erakusketa

    HASIERA

    “Producciones y Milagros Agrupación Feminista” elkartearen hitzaldi-erakusketa

    Mexikotik datorren “Producciones y Milagros Agrupación Feminista” elkartearen HITZALDI-ERAKUSKETARA gonbidatu nahi zaitugu. Apirilaren 27an, arratsaldeko 19:30etan Zabaldin izango ditugu.

    “Producciones y Milagros Agrupación Feminista” Mexikoko eta Latinoamerikako irudi artxibategirik haudienetariko bat duen erakunde mexikarra da. Memoria kolektiboa eta gizabanakoa babesteko, argazkigintza, bideoa eta sormen grafikoa dira erabiltzen dituzten tresnak. Sorkuntza artistikoa prozesua da beraientzat, norbanakoaren zaintza eta autodefentsa feminista erradikalari ekiteko eremua. Hitzaldi honek, elkartearen lana gaur egungo Mexikoko testuinguruan aurkeztea du helburu. Feminizidioak, desagerpen behartuak, abortatzeko eskubidea, sexu indarkeria eta sare sozialetan gertatzen diren gorroto kanpainak dira lantzen dituzten gaiak.

    Erakusketak, “Defender la alegría, organizar la rabia – luchas de mujeres, mujeres en lucha” Mexiko eta Abya Yalako hainbat herrialdetako argazki artxibategiak biltzen dituen momentuak irudikatzen ditu.

    FaLang translation system by Faboba