Euskara
  • ...

    HASIERA

    Mugak Zabalduz Euskal Herriko Karabana 2018

    Azken bi urteetan, Europar Batasunak migrazio arloan eragiten dituen politika kriminalak salatzeko asmoz, Euskal Herrian sortutako “Mugak Zabalduz” iniziatibak Greziara eta Melillara egindako karabanetan parte hartu du. Horren baitan, EBren politika ekonomikoek gerrak sortarazten dituztela salatzen dugu, baliabide natural eta ekonomikoen espoliazioa sortzen dute eta pertsonen lan eta esplotazio sozialak sortarazi. Politika geo-estrategiko eta ekonomikoek, halaber, Atzerritartasun Legeengatik daude lotuta, mugen itxiera, arrazismo instituzionala eta abar ekartzen dituzte mundura.

    Datorren uztailaren 13an ere Italiara joango gara helburu berdinekin. Baina…

    Zergatik karabana Euskal Herria zehar?

    Oraingo honetan gure lurraldean jarri nahi dugulako ikuspuntua. Oso garrantzitsua ikusten dugu hemen ematen diren praktika politiko eta ekonomikoak salatzea, eta horiek sortzen dituzten ondorioak pertsonetan, horietako asko gure auzokideak izan ahal direnak.

    Bestalde, instituzio lokalek politika hauen mantenurako daukaten jokaera azalarazi erakutsi nahi dugu. Eurei esker CIE berriak sortzen dituzte Euskal Herrian; tiro- poligonoak eta armagintza fabrikak mantendu; portuak armen trafikora zabaldu eta pertsonen fluxuari itxiera bideratzen dute.

    SALATU nahi dugu:

    • Hendaian dagoen pertsona migranteentzako zentroa.
    • Frantziar eta espainiar estatuetako mugetan aurrera eramandako pertsonen botatze automatikoa.
    • Bardeetan dagoen tiro- poligonoa. Bardeetako batzordea, espainiar ejerzitoa eta OTANaren babesarekin.
    • Bilboko portua. Bertatik irteten dira arma kontenedoreak gerran dauden herrientzat, eta pertsonen fluxua oztopatzeko ereiki den lotsaren horma.
    • Atzerritartasun Legeriak egunerokotasunean erakusten duen arrazismo intituzionalaren izaera. Egunero, herri eta hirietan egiten diren identifikazio arrazistak sortzen dituzte, deportazioak gauzatu eta CIEetan sartzen dituzte pertsonak, eskubideen urraketak, lan- esplotazioa eta abar.

    Euskal Herrian zehar egingo den karabana honetan prozesu guzti hauetan pertsona migranteen protagonismoa ikustarazi nahi dugu, alde batetik, eurekin bat eginez esplotazioaren kontrako borrokan eta bestetik, eskubide internazionala den zirkulazio askea aldarrikatuz. Ez gara politika hiltzaile hauen konplize eta inoiz ez gara bizitzak apurtzen dituen inoren alde egongo. Horregatik beharrezko ikusten dugu egunero bizi garen ezjakintasunaren muga hori apurtzea gure lurraldean bertan dauden errudunak seinalatuz eta gure elkartasun eta babes guztia adieraziz gure auzokideei.

    Bizitza bera kapitalaren aurretik jartzen duen modelo soziala ESKATZEN diegu gure gobernuei, ERABATEKO ESKUBIDEEN ONARPENAREKIN PERTSONA GUZTIENTZAT.

    Lurralde, herri eta nazio ezberdinen arteko elkartasun sareak indartu nahi ditugu. Euskal Herriko pertsona zein kolektibo guztiak animatzen ditugu askatasunean, justizian eta elkartasunean oinarrituriko gizartearen eraikuntzan parte hartzen.

    LOTSAREN HARRESIAK BEHERA!

    EZ DAGO PERTSONA ILEGALIK!

    ESKUBIDE GUZTIAK PERTSONA GUZTIENTZAT!

    FaLang translation system by Faboba