Euskara
  • ...

    HASIERA

    ONGI ETORRI GERNIKA 2017

    1937an, faxistek bonbardaketa basatia egin zuten Gernikan. Hori dela eta, Picassok Guernica margotu zuenetik, herri hori bakearen ikur bilakatu da mundu-mailan. 2017an, laurogei urte geroago, beharrezkoa da han gertatukoaren memoriari bizirik eustea, eta milioika persona ihes egitera behartzen dituzten beste “Gernika” horietan gertatzen ari dena geldiaraztea.

    Europako mugetan gertatzen ari dena gure historiako beste triskantza handi bat da. Ezin dugu horren aurrean geldirik geratu.

    Errefuxiatuak eta migratzaileak babesteko tokiko elkarte eta plataformetatik, laguntza humanitariotik harago joan nahi dugu; izan ere, uste dugu salaketa politikoa dela persona guztientzako justizia eta duintasuna lortzea ahalbidetzen duen aldaketaren eragilea. Ezin dugu onartu mugak milioika pertsona atxilotzeko, gizatasuna kentzeko eta hiltzeko leku bihurtzea.

    Hori dela eta, ekitaldi bat antolatzen ari gara 2017ko apirilaren 29 eta 30erako; Gernikan hain zuzen. Bertan, Euskal Herriko, Estatuko eta beste herrialde batzuetako milaka pertsona bilduko gara, eta denon artean adieraziko dugu haserre gaudela eta egoera hau erabat gaitzesten dugula. Halaber, aurre egingo diogu gure gobernuen pasibotasunari eta axolagabekeriari, alternatibak proposatuz eta eraikiz. Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenaren harira, mobilizazio jendetsu baterako deialdia egiten dugu, “gerrarik ez” oihukatzeko eta errefuxiatu nahiz migratzaileei ongietorriak direla adierazteko.

    Hauxe da gure proposamena:

    Apirilaren 29an, larunbatean, errefuxiatuei babesa emateko ibilaldiak: Euskal Herriko hainbat lekutatik aterako dira eta zutabeetan iritsiko dira Gernikara; han, iraganeko eta gaurko “Gernika” guztien omenezko ekitaldi hunkigarri bat egingo dugu. Giza eskubideen eta bakearen mundu-mailako erreferenteak bertaratuko direla aurreikusten dugu.

    Apirilaren 30ean, igandean, gaikako tailerrak eta esperientzia-mahaiak egingo dira: babeserako eskubidea; antimilitarismoa; feminismoa; faxismoari eta arrazakeriari ez; antikapitalismoa; harrera-esperientzia; hegoaldeko muga; desobedientzia. Horien guztien helburua izango da hainbat esperientzia, konpromiso eta gizarte-borroka ikusgai jartzea, eta gerturatzen diren mugimendu eta elkarteen artean sareak eraikitzen jarraitzea.

    Horrez gain, jolas- eta kultura-jarduerak egingo dira topaketa osoan zehar. Amaierako ekitaldian, mundu osoko 65 milioi pertsona baino gehiago jasaten ari diren egoera horrentzako erantzun eraginkor eta berehalakoak eskatuko ditugu.

    info +

    FaLang translation system by Faboba