Euskara
  • ...

    HASIERA

    Arrazakeriaren Kontrako Astea

    " BERTAKOAK ETA KANPOTARRAK: ERRESISTENTZIAK EHUNTZEN"
    Aurten gure astea borroka eta mugimendu mestizo ikustaraztean izango du bere erdigunea, protagonisten esperientziak entzun eta elkarbanatzeko aukera izango dugu, haien erresistentzia eta antolaketa prozesuak zuzenean kontatuko dizkigutelako.
    Martxoak 21 asteartea 19:30 Dokumentala eta eztabaida "Made in LA" Zabaldin (Nabarreria, 25)
    Almudena Carracedo zinemagileak zuzenduta, hiru inmigrante latinoamerikarren aparteko historiak biltzen ditu, Los Angeleseko esplotazio tailerretako jostunak, zeintzuk hiru urteko odisea batean sartu ziren arropa denda famatu bateko lan babes basikoak lortzeko. Inmigrazioa, batasunaren boterea eta bakoitzak bere ahotsa propioa aurkitzeko beharraren inguruko historia da.
    Martxoak 22 asteazkena 19:30 Zabaldin (Nabarreria, 25)
    Bartzelonako Saltzail ibiltarien Sindikatu Herritarrarekin, topaketa. Lamine Bathily
    “Ordezkaritza legaletik haratago, gizarte zibilaren errekonozimendua bilatzen duen herri sindikatu bilakatu nahi du, bere borondatea elkartu, gehitu eta pertsona inmigranteen eskubideen defentsa izanik, arrazakeriaren kontrakoa eta haiek pairatzen duten jazarpenaren kontrako” kolektiboa da
    https://www.facebook.com/SindicatoPopulardeVendedoresAmbulantes/
    Martxoak 23 osteguna 19:30 Zabaldin (Nabarreria, 25)
    Lanzaroteko Las Kellysekin, hoteletako gelazainen elkartea, topaketa. Myriam Elizabeth Barros
    Pisu zerbitzarien elkartea da, Estatuko puntu desberdinetan antolatuta dagoena, haien lan baldintzak defendatzeko, prekarietatearen kontra aniztasunetik borrokatzeko eta feminismoa lantzeko.
    https://laskellys.wordpress.com/quienes-somos/
    Martxoak 24 ostirala 19:30 Zabaldin (Nabarreria, 25)
    Bartzelonako Sindi Llarekin, etxekolangileen eta zaintzaileen sindikatua, topaketa. Isabel Escobar
    Emakume antolatuen elkartea, lan, ekonomi, politika, gizarte eta emozio- prekarietatearen kontra borrokatzen dutenak. Bere helburuetako bat haien kideen lana ikustaraztea eta lan hori eusteko formazio sindikala bultzatuz, kolektiboaren estimuak ere landuz.
    https://sindihogarsindillar22.blogspot.com.es/
    Martxoak 25 larunbata
    12:00 Arrazakeriaren eta Xenofobiaren kontrako Manifestazioa. Gaztelu Enparantzan
    13:30 Arrazakeriaren kontrako Hamaiketakoa. Nabarreria Plazan

    FaLang translation system by Faboba