Euskara
  • ...

    HASIERA

    Sara, Rojbin eta Ronahi Gogoan, Jin Jiyan Azadi!

    Sara, Rojbin eta Ronahi Gogoan, Jin Jiyan Azadi! 
    Urtarrilak 14eko arratsaldean Baionako Gobernu frantsesaren Suprefeturan elkartu ginen 50 bat pertsona, Parisen duela 10 urte izandako hilketa hirukoitza salatzeko, non Sakine Cansiz,
    Fidan Dogan eta Leyla Söylemez erail zituen MIT zerbitzu sekretu
    turkiarrak. Hain zuzen
    ere, Sakine Cansiz PKK kurdistango langileen alderdiko emakumeen
    borrokaren erreferente handia zen, eta Fidan Dogan eta Leyla Söylemez
    kide zituen emakumeon askapen borrokan.
    Duela 10 urteko eraso latz hark, zigorgabe jarraitzen du gainera.
    Erailketa materialki burutu zuen mertzenario, MIT zerbitzu sekretuak
    infiltratua, era susmagarrian hil zen espetce frantses batean. Aitzakia
    honekin, estatu frantziarrak eraso honi ezikusi egin eta ikerketak
    bertan behera utzi zituen. 
    Honegatik, aurten, hilketa haien 10.urteurrenean, estatu frantsesaren
    impunitate politika salatzeko bildu gara frantses gobernuak gure herrian duen ordezkapenen
    nagusiaren aurrean. Aise gerturatu dira, herri kurduarekin, bere
    askapen mugimenduarekin eta proposatzen duen bizitza askerako
    aukerarekin solidario diren euskal herritarrak eta komunitate kurduko pertsona ugari. 

    Izan ere, ez zaizkigu arrazoiak falta. Emakumeen borroka goratzeko,
    kurdistanekiko elkartasuna adierazteko eta baita turkiarekiko
    konplizitate eta zigorgabetasunari erantzuteko arrazoiak historian eta
    gure memorian ez ezik, azken hilabeteko aktualitatean aurkitu ditzakegu.

     Batetik, ekialdeko kurdistan (Rojhelat) eta Irango matxinadetan
    Emakumea, Bizitza Askatasuna leloa, hiru kide erailek zerabilten bera,
    indartsu entzun da, eta baita jazarria ere. Borroka deiadar honekin bat
    egin nahi izan dugu urtarrileko ekitaldian.
    Bestalde, okupazio indar turkiarrak eta indar inperialistek kurdistango
    lurralde askatuak irmo erasotzen jarraitzen dute. Ipar kurdistanen
    (bakur) genozidio politikoak ehundaka politikari espetxeratu ditu azken
    asteetan. Mendebaldeko kurdistanen (Rojava) bombardaketak eguneroko egin
    dira, herritar erresistentziaren aurrean. Hego kurdistanen (bashur)
    gerrilarien erresistentzia garaitzeko basakeria militarrak (arma
    kimikoen erabilera barne) ugaritu dira.
    Azkenik, jakina izan den bezala, dela egun gutxi kurduen aurkako erasoa
    bizi izan da Parisen. Beste hiru kide erail ditu faxista batek bertan:
    Emine Kara emakumeen askapenerako militantea M. Şirin Aydın musikaria 
    Abdurrahman Kızıl errefuxiatu kurdua. Mediatikoki erasoaren muina
    ezkutatu bada ere, apur bat ikertu ezkero egilearen atzean argia da
    MITen itzala. Duela hamar urte bezala, estatu frantsesak ezikusia egitea
    hautatu du eta, are, manifestari kurduak erasotu ditu azken egunotan. 
    Guzti hauek eta gehiago kontuan hartuta, mobilizatzeko deia zabaldu genuen, eta herritar andana bateratu da Baionan. 
    Elkartasunez jokatu eta estatu frantsesa sala dezagun! Emakumea, bizitza
    eta askatasuna!

    FaLang translation system by Faboba