Euskara
  • ...
    • Hasiera
    • Berriak
    • Zabaldiko 25. Elkartasun Hamabostaldia 2021ko azaroaren 15etik 26ra

    HASIERA

    Zabaldiko 25. Elkartasun Hamabostaldia 2021ko azaroaren 15etik 26ra

    “Europa Erruduna” EBk, azken 30 urtetan bereziki, Migrazio Politikoetan izan duen zeregina laburbiltzen duen goiburua da. Alde batetik, Schengen itunarekin, zirkulazio libreko espazio gisa eratu da, moneta komuna ezarri du eta neoliberalismo gupidagabeenera jo, egiturazko desberdinkerian eta Hegoalde globaleko baliabideen espoliazio etengabean oinarritutako pribilegio sistema bat mantenduta. Bestetik, funtsezko printzipio bat ezarri du: sistemaren aurkako erresistentzia mota guztien kriminalizatzea eta kanpoko muga militartuen sistema oso bat eraikitzea.
    Horrela, Atzerritarren legeak arrazakeria instituzionalaren paradigma bihurtu dira, ez-herritartasun kategoriak sortu dituzte, bai eta eskulan esportagarri eta erregularizatu gabea ere. Migratzeko eta asilorako eskubideak paper erreak dira Europa Gotorleku honetan, Harrera bezalako hitzak edukiaz husten jarraitzen baitu, araudi baztertzaileen bitartez eta pribilegio diskurtsoa, ez eskubideena, eraikita.
    Hori da Zabaldi eta Karabana Mugak Zabalduz osatzen ditugun kolektibook salatzen ari garena eta horixe da, hain zuzen ere, Elkartasunaren 25. hamabostaldi honetan islatu nahi duguna. Errepresio eta kriminalizatze mekanismoak ikusgai jarri eta salatu nahi ditugu, baina, batez ere, gunean paratu nahi ditugu arrazakeriaren aurkako erresistentziak, elkartasuna, elkarrenganako sostengu eta desobedientzia sareak, aurre egiteaz gain bizitza duineko bestelako formak eraikitzeko ere behetik antolatzen diren horiek.

    Astelehena. Azaroak 16 de noviembre. Lunes 18:30

    HITZALDIA -CHARLA: “La necropolítica migratoria de Europa”

    Juan Hernandez Zubizarreta, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta Amerika Latinoko Multinazionalen Behatokiko partaidea.

    Profesor de la Universidad del País Vasco y miembro del Observatorio de Multinacionales en América Latina.

    Asteazkena. Azaroak 17 de noviembre. Miércoles 19:00

    HITZALDIA -CHARLA: “Respuestas locales a la no-acogida en Canarias”

    Migratzaileen sostengurako Kanarietako Sarea - Red de apoyo a las personas migrantes de Canarias

    Osteguna . Azaroak 18 de noviembre. Jueves 19:00

    PRESENTACION EXPOSICIÓN ““Itzul iezazkiguzue gure bizitzak - Devolvednos nuestras vidas”

    Pernando Barrena Arza, EH Bilduko europarlamentaria - eurodiputado de EH Bildu

    Eta ondoren PINTXO-POTEA - Después habrá PINTXO-POTE

    Ostirala. Azaroak 19 de noviembre. Viernes 19:00

    MAHAI INGURUA - MESA REDONDA: “Experiencias frente a las políticas migratorias en Euskal Herria”

    Haritu

    Irun Harrera Sarea

    Apoyo mutuo

    Artea

    Astelehena. Azaroak 22 de noviembre. Lunes 19:00

    HITZALDIA -CHARLA: “Aportaciones de las luchas de las mujeres de los sures”

    Julia (Warmi Kusisita) feminismo comunitario antirracista anticolonial - Feminismo Komunitario antiarrazista antikoloniala.

    Asteartea . Azaroak 23 de noviembre. Martes 19:00

    DOKUMENTALA - DOCUMENTAL: “Paralelo 35 50”

    “35 50 paraleloa” Espainia eta Marokoren artean Mediterraneoan dagoen muga ezkutuaren historia da.

    Paralelo 35 50 es la historia oculta de una frontera invisible entre España y Marruecos en el mediterráneo.

    Ostirala. Azaroak 26 de noviembre. Viernes 19:00

    HITZALDIA -CHARLA: “Resistencias antirracistas en Euskal Herria”

    Quindy Akeju , Komunitate beltz-afrikarra eta afro-ondorengoa Euskadin (CNAAE)

    Comunidad negra Africana y Afrodescendiente en Euskadi CNAAE

    FaLang translation system by Faboba