Euskara
  • ...
    • Hasiera
    • Berriak
    • Espainiar polizia oldartu da Mugak Zabalduz karabanaren kontra

    HASIERA

    Espainiar polizia oldartu da Mugak Zabalduz karabanaren kontra

    Espainiar polizia oldartu da Mugak Zabalduz karabanaren kontra

    Espainiar poliziak Santa Cruz de Tenerifera heldu berri zen Mugak Zabalduz karabanako kideak jo, identifikatu eta erretenitu ditu manifestazioa espainiar Gobernuko Delegaritza aurrean geratu denean. Mugak Zabalduz 2021 (Caravana Abriendo Fronteras eta Carovane Migrante), Santa Cruz de Tenerifen gaur antolatutako manifestazioaren testuinguruan, Espainiar Gobernuko Delegaritzan nekropolitikaren arduradun politikoen aurka egiten ari zen salaketa-ekitaldi baketsu bati indarrez erantzun dio espainiar poliziak. Tentsio uneak bizi izan dira, eta ekintzan parte hartzen ari ziren kide batzuk jotzeaz gainera, beste bat erretenitu eta identifikatu dute delegaritzan ziren poliziek. Orduan, karabanako kide guztiek lurrean eseri eta erretenituriko pertsona askatu arte ez joateko asmoa adierazi dute; hortik minutu batzutara askatu dute, eta karabanak protestarekin jarraitu du.

    Santa Cruz de Tenerife, 2021eko uztailaren 21ean

     

    FaLang translation system by Faboba