Euskara
  • ...

    HASIERA

    Zabaldi mendira doa presoak etxera ekartzeko

    Datorren maiatzaren 8an inoizko erronka handiena ezarri dio Sarek bere buruari eta Euskal Herriko herritarrei. Guztion arten, egun berean, Euskal Herriko 650 mendi igo euskal presoen eta iheslarien etxeratzearen alde. Maldan gora edo behera, baina guztiok batera, egoera honekin behin betiko amaitzeko.

    Alde Zaharra dinamika honetara batu eta mendira doa presoak etxera ekartzeko.
    Iramendi, Isterbegi, Ezkaurretxiki, Larrondo eta Gaztarrigaña igoko ditugu. Autobusez joateko aukera egongo da 6€ ordainduta baina oraindik ez dakigu mendi guztietara autobusa aterako denik.  
     

    Zabaldiko kideok Larraun mendira joango gara.
    Apuntatu gurekin etortzera:
    - Telefono: 948 20 60 55
    - Telegram: 663 95 64 97
    - E-mail: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
    ; Bertan adierazi: Izena, maila eta autobusez etorri nahi duzun.

    Maiatzaren 8an goizeko 07:30etan Burgoen Plazan elkartuko gara. Animatu!

    Mendira etorri ezin bazara 13:00etan alde zaharreko txintxetan elkartuko gara (Campana kalean).

    Info gehiago: http://sare.eus/maiatzak8/

     

    WhatsApp Image 2021 04 26 at 19.50.51

    FaLang translation system by Faboba