Euskara
  • ...

    HASIERA

    Nazioarteko alerta Kolonbian!

    Kolonbiako herriaren protestek aurrera jarraitzen dute Iván Duqueren Gobernuaren Zerga Erreformaren aurka, eskubide sozialen eraisketa sustatzen baitute eta herrialdearen krisi ekonomiko, sanitario eta politikoa areagotu.

    Gobernuak gizarte-mobilizazioari eman dion erantzuna errepresio militarra eta poliziala izan da. Horren ondorioz, 27 pertsona erailak izan dira, 1181 polizia-indarkeria kasu, 781 atxiloketa arbitrario, 9 sexu-indarkeriaren biktima eta 56 pertsona desagertu (2021eko maiatzaren 4ko datuak.

    Iturria: Askatasunaren aldeko kanpaina). Kolonbiako herriari duintasunaren aldeko borrokan laguntzeko hitzordua dugu, Estatuko indarkeria salatzeko eta baztertzeko, eta Duqueren Gobernuak protesta sozialari ematen dion gerra-tratamendua geldiarazteko.

    #NosEstanMatando #SOSColombiaDDHH

     

    photo5805627596493404078

    FaLang translation system by Faboba